martes, 22 de julio de 2014

Laster arte, Errezil...

Azken eguna Errezilen eta urduri egin nuen lo. Bukaera heltzear zegoen eta, nire barruak ukatu nahi zuen. Duela bi aste bakarrik, egindako bidea Errezileraino, hain luzea, iluna, ezezaguna... alderantziz egin behar nuen. Hala ere, honezkero, sobera ezagutzen nuen. Lehen eguneko urduritasuna eta zalantzak desagertu ziren, eta orain pena bihurtu ziren. Nola aldatzen diren gauzak egun batzuetan, ezta?

Nire egonaldian Errezilen aurkitu dut, nire sukaldari aldea: ikasi dut erroskillak egiten (gero eta hobeto geratzen zaizkit, bide batez), kroketak, mermelada... Beti, Gloriari esker. Nire mendizale aldea ere aurkitu dut: igo naiz Herniora (Errezildarrentzat erreferente bat). Baserrian, kalekume hori, besteak beste, esnatu da egunero behien marruarekin; ikasi du belarra ebakitzen eta biltzen eta, horren ondorioz, atera zaizkio baba batzuk; jaso ditu letxugak, tipulak eta abar baratzatik; soroatik kendu du belar gaiztoa...
Denbora honetan, Sevillar hori murgildu da Euskal Herri sakonean (arazorik gabe, gainera), ikasi eta miretsi ditu haien ohiturak, ezagutu leku eta giro batzuk orain arte erabat ezezagunak berarentzat, aurkitu benetako lagunak, maitasun asko hartu du eta, garrantzitsuena, topatu du beste familia bat: bere familia euskalduna.
Eta, lehendabiziko helbururi buruz? Ez dago esan beharrik euskara dexente ikasi duela erdaldun horrek: esamoldeak, esaerak, hemengo euskalkia, hitz berri batzuk eta, batez ere, naturaltasuna gainditu du. Beraz, esan genezake jadanik ez dela erdalduna.

Baina ordua zen joateko. Bizilagunengana joan ginen Gloria eta biok agurtzeko. Fidela (amona) eta Eleuterio (semea) bazkaldu ari ziren eta nahi zuten haiekin jatea. Ezetz esan genuen. Beste plan batzuk geneuzkan. Nahiz eta azken eguna izan, luzea izango zen. Edo, hobeto esanda, azken eguna izateagatik, luzea izango zen, hain zuzen. Gogorra zen lehen agurra. Hain denbora gutxi eta hainbeste maitasuna hartuta. Nola ote posible da hori?
Malkoak ateratzeko zorian agur esan nionenean Enrikeri: "Ez utzi berba egiten, neska!" esan zidan. "Segi holan!" Hasieran (eta bukaeran baita ere) ondo ulertu ez arren, izugarri estima genuen elkar. Agurra eman nien logelari, oherari, panpinari eta negar batean irten gure baserritik. Gogorra izan zen. Hainbeste botako falta nuen! Agur hurbiltasuna, hiriburu hotzara noa.

Dendaren sartzen nintzen aldiro harrera bero bat egiten zidaten. Ze jatorrak dendariak! Egia esan, leku guztietan gertatzen zitzaidan gauza bera: bizilagunen etxean, elizan, tabernan... Azken eguna izanik, are gehiago. Adibidez, Letea jatetxean. Mari Ángelesek eskatu zidan pasatzeko eta nik ezin nuen nire hitza hautsi. Beste agurra are hunkigarriagoa. Barratik atera ziren Mari Ángeles eta Eli besarkada galanta bat emateko eta musukatzeko. Mari Angelesek nahi nuen kroketa batzuk jatea, baina beste leku batera joan behar genuen bazkaltzera eta ez genuen beteta heldu nahi. Baina, itzuliko naiz probatzera, seguru. Izan ere, Mari Ángelesek esan zidan: "Bihotz-bihotzez esaten dizut hau zure etxea dela. Etorri nahi duzunean" Eta lepoa jokatuko nuke bihotzez esaten zuela. Jakina da bueltatuko naizela. Eta, arrazoi du gure lagun Xabierrek, ama bat bezalakoa da Mari Ángeles.

Agur Errezil, hurrengora arte! Eta abiatu ginen Gloria eta biok Azkoitira, Iban eta Edurnerengana. Esan dudanez, agurra luzetxoa izan zen...Azkoitian bertan bazkaldu nuen, leku zoragarri batean, Gloria, Iban, Edurne eta bi txikiekin: Nora eta Julen. Nora portatu zen printzesa balitz bezala. Julen, (txikiena) apur bar bihurriago, adinagatik, baina, oso "graxioxo" eta zintzo-zintzo. Xarmangarriak dira. Gainera, apurka-apurka Nora eta Julenen konfiantza lortzen ari nintzen.

Beti bezala, elkarrizketa biziki atsegina izan genuen. Gozamena da haiekin mintzatzea. Edurnerekin, betiko moduan, zoragarria, denetatik hitz egiten, isildu gabe. Gainera, eta gezurra badirudi ere, hasi nintzen ulertzen Ibani. Gero eta hobeto ulertzen diogu elkarri. Hortaz, esan dezaket zerbait aurreratu naizela. Eta Gloria... sobera ezagutzen duzue, ezta? Mikel, Aintzane-eta ezin izan ziren etorri. Hala ere, oparitu zidaten Hernioren zintzarri bat, ikurriñaren kolorez. Gloriak, aldiz, eman zidan beste bat, Ama Virginarena, egindako erroskillak eta mermelada, baldinbaitiere! Oilo-ipurdi jarri zitzaidan, zirraragarri, zinez. Eta, berriro, malkoak ateratzear...

Heldu zen garaia behin betiko agurra esateko. Ze pena! Hamaika besarkada denon artean: Iban, Edurne, txikiekin eta, handiena Gloriarentzat... Nekez, kontrola nezakeeen negarra. Baina, behin kotxean sartuta utzi nituen malkoak ateratzen. Inork ni ikusteke... ezin nuen saihestu, ez nuen nahi. Gainera, batzuetan, hobe da barruan sartuta daukazuna ateratzea gordetzea baino. Hainbeste irabazi nuen, hainbeste ikasi nuen... Susmatu nuen bezala, hainbeste botako falta nuen...

Sevillar bat baserri batean eta euskara ikasten. Nork esango zen? Ba... Gloriak irakatsi zidanez: EZINA EKINEZ EGINA. Egia galanta.

Ez adiorik, Errezil!




2 comentarios:

  1. Oso ondo, ederki. Zure idazki guztiak letu (irakurri) ditut. Hunkigarria edo "emozionanteak", benetan. Beste bizitzakoa naiz, Fidelan semea eta mariano eta Eleuterioren anaia. Oihanek eman zidan zidan zure bloga eta bai gustura irentsi ere dena.
    Pena det ez agurtu izana; ETB bidez ezagutzen zaitut.
    Ez ahaztu "akerrekin" (errezildarroi "akerrak" deitzen baitigute izenordez), ezta ere errezildarrokin.
    muxu bat
    Joxemarik.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Pena bat da zu ez ezagutu izana. Baina familia zoragarria daukazu. Hurrengoan ezagutuko dugu elkar. Ziur nago. Banekien akerrena... ez zaituztet ahaztuko. Mila esker irakurtzeagatik (akatsak gorabehera). Muxu handi bat.

      Eliminar