miércoles, 16 de julio de 2014

Bisitariak

Egunotan, bisita batzuk jaso ditugu gure baserrian. Haietatik, hiru azpimarratuko ditut. Bereziena, telebista: lankideak eta lagunak. Patxi, kamera, eta nire Marta maitea, kazetaria, etorri ziren nire baserritar bizitza grabatzera. Kostatu zitzaien baserria topatzea. Izan ere, bidearen erdian jarri behar izan nuen ni ikusteko.
 Eta hor genbilen gustura-gustura, oilaskoen artean, arrautsak jasotzen, ardiei jan ematen eta, denbora osoa, euskaraz, jakina! Egia esan, oso arraroa egiten zitzaidan Martarekin euskaraz mintzatzea, orain arte beti erdaraz egin dugulako. Euskadi Directo aurkezten nuenean egunero hitz egiten genuen telefonoz eta, zuzenean, erdaraz ematen nizkion pasoak platotik. Hala ere, momentu horretan tokatzen zen txipa aldatzea. Gehien bat, ETB1ean agertuko zelako.
Beraz, euskaraz egin genuen denetatik. Esatebaterako, belarra ebaki. Beno, nik bakarrik egin nuen, ezta Oierrek ere segatu zuen. Berak nahiago izan zuen nik ebakitzea eta hori eta bera dela segalaria. Beraren arabera, lan hala-moduzkoa egin nuen eta, hura aditua denez, egia izan behar da. Gloria biziki pozik zebilen telebista grabaketa bitartean. Ezin zen gelditu egon, beti lan eta lan. Hortaz, esan liteke agertu zela bera den bezalakoa: langile eta alaia.
Gainera, erakutsi nion Martari nire logela eta, ohearen gainean, biak etzanda, bi lagun zahar bagina bezala, kontatu genituen elkar nire euskara, aldaketa eta moldaketaren xehetasun gehienak.
Amaitzeko, Gloria, Marta eta hirurok jesarri ginen sukaldean, lasai-lasai, kafetxo bat hartzeko. Eta horrela bukatu genuen bideo eta bisita, paregabekoa, zinez... Marta, bizitasun handikoa, joan zen eta pozez beteta gelditu ginen.

Beste bisita paregabekoa eta harrigarria. Etxera heltzeaz batera, bizilagun bat topatu genuen baserriaren atean eta ez dakit zenbat denbora geratu ginen, hor bertan, solasean. Pertsona bitxia da gure bigarren bisitaria. Azkar egiten, nola-hala ahozkatzen eta hemengo euskalkiz mintzatzen zuen. Hala eta guztiz ere, nahiko ondo ulertzen nion. Iruditu zait barregarria nola saiatzen zen aldatzen batuara. Ahalegin izugarria, baina lortzea, beste kontu bat da. Konturatu nintzen, euskaldun zahar batzuek ez dakite batua nola den zehatz-mehatz.
Eta, are barregarriagoa zen, zain gabe, mutilak galdetu zidanean: "Zu, neska zaharra zara?" Geratu nintzen shockean. "Ba... beno, 31 urte ez dira hainbeste, ezta? Nik oraindik ikusten dut neure burua gaztea." zen nire erantzuna. Eta, bitartean, Gloriak barre egiten. Nik ezin nuen ulertzen zergatik. Gero azaldu zidan neska zaharrak esan nahi duela eskongabea zarela. Orduan, uler nitzakeen bere barreak. Eta, noski,  ez nau harritzen. Behintzat,  zerbait berria ikasi nuen. Egia da pertsona guztietatik ikasten dugula.

Eta bisitarik desiratuena baina, batez ere, beharrezkoena: ahariaren jabearena. Azkenean, badirudi gure infiltratua jabe bat zeukala. Ez dakit nola, Gloriak aurkitu zuen (herrian edo udaltxean galdetzen) eta, arratsalde batean, bat-batean agertu zen adineko gizon bat baserrian. Antza denez, jabea. Eta nik galdetzen nion neure buruari: "Ez zuen falta botatzen aharia, ala?" Itxuraz, ez. Heldu, hartu aharia eta joan zen. Aurrerantzean, (behin iraultzaile desagertuta) ardiak askoz lasaiago daude, ez dute ospa egiten, eta berrartu dituzte haien ohiturak. Eta, hoberena, Gloriak bare-bare har dezake atseden. Merezitakoa!



No hay comentarios:

Publicar un comentario